XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hunkipen edo emozioak: urduri eta asaldaturik gaudenean, errazago konturatzen gara besteen akatsez, lasai gaudenean baino.
- Aldez aurreko experientziak: iraganeko experientziek, ia erremediorik gabe aldatzen dituzte pertzepzioak.
Gertaera beraren aurrean gurasoek egin dezaketen irakurketa eta seme-alabena nekez etorriko dira bat.
- Beharrak: gose denak berehala hautemango ditu pertzepzio-eremuan ager daitezkeen janariak.
- Motibazioak: nekazariak eta pintoreak oso modu desberdinetan hautematen dute paisaia berbera.
- Azkenik, bat sartuta dagoen talde sozialak eta kulturak ere baldintzatzen dituzte pertzepzioak.
Behia, adibidez, ez dute berdin hautemango hindu batek eta europar batek.